2011-03-02
KEA, "copenhague"tik Txolarre irratira
Kea taldea izango da gaur gauean Bide Okerrean. Bertan, argitaratu berri duten "copenhague" diskoa berria aurkeztuko dute. Beasaingo hiruko taldearen bigarren diskoa da honakoa, 2007an estreinuko lana kaleratu ondoren. Zortzi kantu berrietan zehar, giro intimoak, eta rock zertzelak bat egiten dute musika eremu ezberdinak sortuz.
Info zabalagoa:
http://www.myspace.com/keataldea
2011-02-16
KORUMBA, infernutik Txolarre irratira
Korumba taldeak disko berria kaleratu berri du "Gizateri" izenpean eta gaur gauen zuzen zuzeko elkarrizketan aurkeztuko dute Bide Okerrean. Taldearen hirugarren lana den honetan, Korumbak aurretik abiaturiko musika eran sakontzen du: Intentsitate handiko metal musika gogor eta indartsua. Taldearen jatorriak 2000 urte inguruan kokatzen dira, nahiz eta gaur egungo formazioarekin 2005 urte ingurutik martxan egon.
info zabalagoa:
http://www.myspace.com/korumba
2011-02-08
Bueltan Gatoz!!!!!
Bueltan Gatoz!
Kostata baino hemen gira!!!
Txolarre Irratiak izandako Antena arazoak konponduta, berriz ere prest gara Bide Okerretik Zuzen Irratsaioa martxan jartzeko. Asteazkenean, otsailaren 09an, emango diogu bide aurtengo lehen irratsaioari. Azken hilabeteetan argitaratu diren diskoak izango ditugu entzungai, bai eta azken aste honetako nobedadeak. Laster jarriko ditugu abian elkarrizketak, eta beste zenbait atal.
2010-06-10
SURFIN KAOS, Goizaldeak eta gauak...
Surfin Kaos taldea izan dugu berriz ere Bide Okerrean. Donostiako hirukoa albiste da egunotan “Goizalde Surrealistak” diskoa kaleratu berri duelako Brian´s Recods diskoetxearen babeseab. Aitzakia hori hartuta, Koldo Soret taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea gonbidatu dugu gurera taldearen iraupen luzeko laugarren diskoaz hitz egiteko. Musikalki garapen etengabean, rock&rollaren eremu ezberdinak ukitu dituzte aniztasunez beterik dagoen disko bikainean: Hard-rocka, Psikodelia, Soula, edota Bluesa bezalako musika erak bat egiten dute betiko rock sutsu eta kantu anfetaminikoekin batera. Ordubeteko elkarrizketa mamitsuan disko berria eta taldearen ingurukoak izan ditugu nagusi.
http://www.myspace.com/surfinkaos
2010-06-02
MANTISA, itsaso oldarkorraren indarraz
Gaur gaueko irratsaioan, Mantisa taldea izango dugu Txolarre irratiko estudioetan taldearen lehen diskoa aurkezten. Bost urteko musika ibilbidea behar izan dute estreineko diskoa argitaratua ikusteko, baino merezi izan du denbora tarte hau itxarotea. Urte hauetan guztietan zuzeneko emanaldi piloa eta grabaketa txikiak burutu badituzte ere, Gor zigilu nafarrak eman die iraupen luzeko lehen lan hau kaleratzeko bultzada. Musikalki hardcore melodikoaren inguruan abiatu zuten musika bidaia, baina igarotako denboraren poderioz eta musika eragin berrien sartzearekin batera, zabaldu eta handitu egin da taldearen musika era, egun, etiketa bakar baten azpian kokatu ezin delarik Mantisaren proposamena.
More info:
http://www.myspace.com/mantisa
2010-05-27
COHEN, egurra banatzen
Cohen taldea izan dugu Txolarre irratiko estudioetan argitaratu berri duten “Subconscious Mind” (auto-ekoizpena) diskoa aurkezten. 2004ean Urnietan sorturiko laukoteak, post-hardcore giroetan kokatzen du bere musika jarduera, non erritmo biziak eta azkarrak giro lasaiago eta energikoekin nahasten diren ekaitza eta barealdiak irudikatuz. Urnieta eta Madrilen artean grabaturiko diskoa, Suedian nahastu eta masterizatu zen Tonteknik Studioetan, non besteak beste Refused edota Poison the Well bezalako taldeekin lan egin duten. Urte hauetan guztietan dozenaka kontzertu eskaini dituzte, tartean Madrilen Berri Txarrak taldearen aurrean jo zutenekoa ere. Gaztetasuna eta indarra bat egiten dute Cohen taldearen musikan, eta “Subconscious Mind” diskoa da aurkezpen txartelik hoberena.
INFO ZABALAGOA:
http://www.myspace.com/cohenmusika
2010-05-19
BIDE OKERRETIK ZUZEN!!! LAUROBA
Lauroba taldea izango da gaur gaueko protagonista Bide Okerretik Zuzen saioan. Berriki argitaratu dute “Egunarekin” (GOR zigilua) diskoa, taldearen iraupen luzeko bigarren lana, eta hori izango da gauean burutuko dugun elkarrizketaren ardatz nagusia. Utikan edota Hamaika Bide taldeetan jardun eta gero, Iker Lauroba (gitarra eta ahotsa nagusia) etxean kantuak sortzen hasten da, jolas baten modura, barneko musika arra asetzeko ideia bakarrarekin. Apurka, bakarka abiaturiko musika bidaia itxura hartzen joan zen, lauko taldea osatu, eta maketa bat kaleratu eta gero, lehen diskoa kaleratu zuten 2008an. Lan berri honek, “gauari gauarekin” diskoaren segida kontsideratu dezakegu. Ez bakarrik musikalki, (non eremu berriak ere sumatzen diren lan berrian), bai eta izenburuan ere, non “gauari gauarekin” eraso egin eta gero, “egunarekin” ere pop-rock musika gozo baino indartsuez astintzen duten.
More info:
http://www.myspace.com/lauroba
2010-05-12
BIDE OKERRETIK ZUZEN!!! Bertsio Gaua III!
Euskal musikagintzaren bidezidorretatik barna Bide Okerra aurrera darrai etengabean. Zuzeneko elkarrizketak alde batera utzi eta BERTSIO GAUAri ekingo diogu saio berri bat burutuz. Hirugarrengoz ospatuko dugu Bertsio gaua gurean, eta bigarrenez, Euskal Rock musika taldeak izango dira protagonista. 70 hamarkadako abeslari eta kantautoreekin abiatu genuen ziklo hau, eta Euskal Herriko Rock taldeak izan ziren bigarren saioan nagusi. Honakoan ere, ari horretatik egingo dugu tira, eta aurreko saioan kanpoan geratu ziren hainbat kantu jarriko ditugu gaurkoan eta besteak beste, M-ak, Itoiz, Su Ta Gar, Anestesia, Bap!!!, Danba edota Hemendik At taldeak pasako ditugu musika irabiagailutik.
Entzun eta gozatu!
2010-04-29
NEVER SURRENDER, 11 istorio, bROnCKa ta gau ero!
Never Surrender talde arrasatearra izan da gaur gaueko irratsaioaren zutabe nagusia. 2002. urtean punk-oi! giroetan sorturiko musika taldeak disko berria du kalean, “11 istorio, bROnCKa ta gau ero!” (108 Records), eta hori izanen da, hain xuxen ere, gaurko protagonista. Gaur entzungai izango den elkarrizketa Arrasateko Gaztetxean burutu genuen, eta galderei erantzuten Pottoko (ahotsa) eta Arri (gitarra) izan genituen. Never Surrender taldearen disko berriena ezagutzeaz gain, berriki argitaratu diren diskoei ere errepaso emango diogu saioaren bigarren zatian.
More info:
http://www.myspace.com/neverarrasate
http://www.gara.net/paperezkoa/20100430/196710/eu/Disko-honetan-nagusiki-ahotsari-eta-mezuari-eman-diogu-garrantzia
ENTZUN SAIOA HEMEN:
2010-04-22
NATURAL PROJECT, ESKEMAK APURTUZ!
MORE INFO:
http://www.myspace.com/naturalprojectmusic
http://www.naturalproject.com/
2010-04-18
Disko berriak protagonista!
Azken hilabeteetan jaso ditugun hainbat disko eta maketa izango dira gaur gaueko saioaren ardatz nagusia. Udara begibistan den honetan, diskoen argitaratzea gora egin du gurean, eta labetik atera berri diren lanak ziztatuko ditugu. Era berean, pasaden urtekoDurangoko Azokak utzitako uzta oparo horretatik ere diskoak berreskuratuko ditugu. Zentzu horretan, bi ordutako saio monografiko honetan Doctor Deseo, Piztiak, Desordutan, Lauroba, Memo, Elkano Browning Cream, Natural Poject, The Uski`s, Sagarroi, Joseba Irazoki, On Benito, Gora Gora Kids, Kean, Potemkin, Sorotan Babies, Norman, Siroka, Bide Ertzean, edota Malenkonia izango dira gurekin.
2010-03-24
Ze Esatek!!!!! Musika eta Festa!
Azken bolada honetan zer esan ugari ematen ari den taldea izango dugu gaurkoan Txolarre irratiko estudioetan: Ze Esatek! Izen xelebre horren atzean, taula gainean hamar laguneko banda biltzen duen taldea topatuko dugu, non musika mestizaia, patxanga, eta musikaz ongi pasa eta aldarrikatzeko gonbitea egiten duten eszenatoki eta oholtza bakoitzean. Berriki, Baga-Biga Musika Ideiak diskoetxeak argitara eman duen iraupen luzeko lehen diskoa izango dugu protagonista, taldeko zenbait kide gure estudioetan izango direlarik, taldearen oraina eta geroaz mintza egiteko.
More info:
http://www.myspace.com/zeesatektaldea
http://www.baga-biga.com/denda/portada.php?det=3∏=105#grupo_105
ENTZUN HEMEN
2010-03-16
JOSEBA IRAZOKI, bustitzeari beldurrik ez!
Gutxi izango dira Joseba Irazokik adinako sortze gaitasuna izan duten euskal musikariak azken urte hauetan guztietan. Gitarrista aparta, asko izan dira lagundu dituen bandak eta bidean grabaturiko diskoak. Bera-ko (Nafarroa) Aduanako entsegu lokaletan sortu eta hazia, bere musika Euskal Herriko zazpi lurraldeetara zabaldu du, parte hartu duen hamaika proposamen eta musika abenturetan: Zup, Maixa eta Ixiar, Petti, Rafa Rueda, Do, On Benito, Atom Rhumba… edota bere izen propioan. Aurrez grabaturiko elkarrizketa izanen da gaurkoa. Pasaden Urtarrilean Donostiako DOKA aretoko kamerinoetan grabatu genuen honako audioa, eta gaur gurera ekarri nahi izan dugu. “Euria ari du” (Moonpalace Records 09) diskoa ezagutuko dugu gaurkoan, diseinu lan eder eta zoragarri horretako zenbait kantu entzuteko aukera ere izanen dugularik.
More info:
http://www.myspace.com/josebairazoki
http://www.myspace.com/moonpalacelovesyou
Entzun hemen:
Ir a descargar
2010-03-09
ESNE ZOPAK... Esnea eta ogia!
Esne Zopak egiteko, bi osagai soilik behar dira: Esnea eta ogia. Eta kantu on bat egiteko berriz, beste bi: Trikia eta panderoa. Zergatik ez? Zertarako gehiago?. Askotan, bizi garen garai teknologiko hauetan, aurrerapenak, aro digitalak, post-produkzioak, ordenagailuak, Control C + Control V, edo makina eta tresna ezberdinek gainditu egiten gaituzte, gure benetako arima, soula, bidean salduz, galduz. Zuri beltzeko argazki zahar batek irudikatzen du Esne Zopak diskoaren azala. Horrelakoa du zaporea. Zaharra eta zuri beltzekoa. Lehen begi kolpearen atzean alta, giro tradizionalak aberastu daitezkeela erakusteko gai dira, DJ baten zertzelada eta marrazketa ederrekin tradizionala modernoa bilakatuz: Tradi-Modern.
Distortsioa, gitarra zorrotzak, bonbo bikoitzak, eta metal zoom pedalerak alde batera utzi eta trikia eta panderoa astinduko dute gaurko irratsaioa. Zentzu horretan, trikitilari zaharren mundua ezagutzeko parada ere izango dugu, hamaika istorio eta abentura gordetzen baitituzte “esnesaltzailearena” izeneko Disko-DVDko kantuak. Soinu txikia lagun, infernura eginen dugu bidai Bide Okerrean, kuatrolatas baten gainean.
More Info:
http://www.hotsak.com/denda/esne-zopak-esnesaltzailearena
2010-03-02
JOK, kaxoian gordetako kantak.
JOK izenaren azpian, Jokin Larraza musikari Tolosarra ezkutatzen da. Azken urte hauetan ugaritu egin dira proposamen pertsonalak aurkezten dituzten musika sortzaileak. Musika grabatzeko erraztasunak, eta musika zabaltzeko bideen ugaltzeak (Interneta, CD-a, mp3a…) ohiko zirkuitu komertzialetik at, bide berriak zabaldu ditu, ate berriak irekiz. Kaxoian gordetako kantuak berreskuratu, jantzi berria ezarri, eta “inoiz baino” izenpean kaleratu ditu Jokinek azken urte hauetan egindako abestiak. Kantu horiek izango dira protagonista gaurko irratsaioan.
More info:
http://www.myspace.com/jokinlarraza
2010-02-24
ANGER… ARROSA OLDARKORRA
Asteazken gaueko saioan, ANGER taldea izango dugu estudioan “Sedukzioaz” diskoa aurkezteko. Arrasateko laukoa iraupen luzeko bigarren diskoa kaleratu zuen 2009 azaroan Musikherria herri diskoetxearen zigilupean, eta horixe izango da irratsaioaren zutabe nagusia.
Arrosa koloreko digi-pack formatuko lan erakargarri baten atzean, musika eztanda oldarkorra eta kritika soziala biltzen da, diskoak barneratzen dituen hamar kantuetan zehar. “Sedukzioaz” laneko zenbait kantu ere entzun ahal izango dira gaurko saioan gaueko bederatzietatik aurrera.
More Info:
http://www.myspace.com/angersarean
2010-02-16
BERRITXARRAK...Payola, payolaren kontra!
Gaur gaueko irratsaioan, Berri Txarrak taldeko Gorka izango dugu Txolarre irratiko estudioan “Payola” diskoa zuzeneko elkarrizketan aurkezten. Ohikoan, berriki argitara eman diren diskoak izan ohi dira gurean protagonista, labetik atera eta gutxira ezagutara ematen ditugularik Bide Okerrean. Hilabete batzuk igaro dira “Payola” diskoa argitaratu zenetik eta hortaz diskoa soseguz entzuteko aukera izan dugu. “Payola”ren zirrikitu guztietan murgilduko gara, biniloaren ildo bakoitzean sakonduz. Horixe izango da elkarrizketaren mamia, taldearen zuzeneko emanaldi eta egungo egoerarekin batera.
More Info:
http://www.berritxarrak.net/
2010-02-10
Disko berriak protagonista!
Aste honetako irratsaioan, azken hilabetetan argitaratu diren diskoak izango dira protagonista nagusiak, bi ordu iraungo duen saio monografikoan. Horrela bada, Norman, Jok, Argazki bat behelainoan, On Benito, The Riff Truckers, Kaleginez, Desordutan, Esne Zopak… entzungo dira gure uhin libreetatik. Tartean, bidean geratu zaizkigun zenbait disko entzuteko aukera ere izango dugu. Beti ere, Euskal Herriko musikaren bidezidorretan barna.
2010-02-03
LOAN... Kobazuloetako uluak!
Aste honetako irratsaioan Bilboko LOAN talde izango dugu protagonista nagusia. Erritmo ilunak, intentsitatez beteriko doinuak, zarata, ekaitz eta barealdi, Stonerra, Sludge Rocka, Doom Metala, Psykodelia …Kobazuloetan eginiko saiakerak izango dira gaurkoak “Hontziria” diskoa aurkeztearekin batera. Diskoa, 2009ko maiatzean argia ikusi bazuen ere, askotan egunerokotasunak irentsi egiten gaituen musikaren errepide honetan. Alta, inoiz ez da berandu pasaden urteak eman duen disko interesgarrienetariko bat ezagutzeko.
MORE INFO:
http://www.myspace.com/loantaldea
http://www.musikaze.com/eu/musika/seiluak/seilua.php?site=ODIOSONORO
http://www.youtube.com/watch?v=J_FEePOwXC8&feature=related
2010-01-26
SEXTYSEXERS.... Ziklon Birika puzten!
Aste honetako zuzeneko elkarrizketan, SextySexers taldearen disko berria ezagutzeko aukera izanen dugu. Berako taldeak “Hero Mantra” izeneko diskoa ekarriko du besapean, mundu mailako Volcom Entertainment diskoetxean argitaratua. Rockanrrolaren Samuraiak bueltan dira Txolarre irratiko estudioetara: “Iluntze berri baten bila” diskoa aurkezten izan ziren duela zenbait urte, eta asteazken honetan berriz ere eginen digute bisita. Plazer bat. Elkarrizketa 9-etan abiatuko dugu, saioaren lehen ordua SextySexers taldeari eskainiko diogularik osoki. Irratsaioaren bigarren zatian berriz, azken asteetan kaleratu diren zenbait disko eta maketa entzuteko parada izango dugu, asteburuko agenda errepasatzearekin batera.
* Ezin amaitu iruzkin hau, DES-KONTROL taldeari gure atxikimendua, babesa eta sostengua adierazi gabe. Kolpe eta mehatxu guztien gainetik, aurrera begira!
MORE INFO:
http://sextysexers.blogspot.com/
http://www.myspace.com/sextysexers
http://www.promomusika.com/bereziak/SEXTYSEXERS/sextysexers2.html
2010-01-22
GOSE...Dastatu eta gozatu!
Saioa zintzilikatu dugu dagoeneko, beraz sartu gure blogean http://www.bideokerretikzuzen.blogspot.com eta entzun!
* Urtarrilaren 27ko saioan SEXTYSEXER izanen ditugu estudioetan HERO MANTRA disko berria aurkezten. Are You Ready?
ENTZUN SAIOA
2010-01-06
2009ko uzta
EGIN KLIK IRUDIAK HANDIAN IKUSTEKO
Honatx 2009ak eman duena…
2010a abiatu berri den honetan, atzera begira egin eta 2009an zehar egin ditugun irratsaioen bilduma osatu dugu. Gure webgunean entzungai dituzue zenbait irratsaio, bai eta elkarrizketa zaharragoak ere. Urtarrilaren 13 asteazkenez ekingo diogu denboraldi berriari Euskal Herriko entsegu lokaletan egosten ari denaren bozgorailu izateko asmotan. Gogor sakatuko dugu azeleragailua lehen saio hauetan, eta bide horretan besteak beste, Loan, Berri Txarrak, SextySexer, Sermond´s edota Anger igaroko dira gure estudioetatik.
http://www.bideokerretikzuzen.blogspot.com
2009-12-09
DES-KONTROL... "Aurrera begira"
Durangoko liburu eta disko azokatik bueltan, DES-KONTROL taldearen disko berria ezagutzeko aukera izango dugu gaur gatean. Aurrez grabaturiko elkarrizketa bat profitatuz, “Aurrera begira” diskoa aurkeztuko dugu, eta bide batez, Arrasateko taldearen inguruko albiste eta berriak ere aipatuko ditugularik. Gainera, Azokan eskuratu ditugun diskoak entzuteko aukera izanen dugu ere. Euskal Herriko musikaren errepidetik… Fite, abiadura bizian!!!
More Info:
http//:www.myspace.com/des-kontrol
http//:www.bideokerretikzuzen.blogspot.com
2009-12-02
DURANGOKO LIBURU ETA DISKO AZOKARI BURUZ...
Gaur gaueko saioan, Durangoko Liburu eta Disko Azokarako kaleratu diren diskoen errepasoa eginen dugu, argitaratu berri diren ekoizpenak ezagutuz. Guztira 25 disko inguru entzuteko parada izango dugu, autoekoizpenak eta diskoetxeen argitaralpenak tarteko.Musika krisian omen dagoen garai nahasi hauetan, inoiz baino disko gehiago kaleratzen direlako…Musika sorkuntza krisian ez dagoelako. Gaueko 21:00etatik aurrera, FM-aren uhinetan eta internet sarean barna.
ENTZUN SAIOA ZUZENEAN:
ASTEAZKENERO: Gaueko 21:00 – 23:00
FM BIDEZ: Tolosaldean 107,5 eta 102,10
INTERNET BIDEZ: http://www.txolarre.org/
2009-11-17
U.K. BILL.... Ukabilaren kolpekada
Aste honetako zuzeneko elkarrizketan, U.K. Bill taldearen disko berria ezagutzeko aukera izanen dugu. Añorgako taldeak “Paradisu Sekretua” izeneko diskoa ekarriko du besapean, Añorghetto zigilu autoekoiztuan argitaratua. Irratsaioaren lehen zatian, azken asteetan kaleratu diren zenbait disko eta maketa entzuteko parada izango dugu, eta saioaren bigarren zatian ekingo diogu elkarrizketari. Saioaren azken txanpan berriz, asteburuan izango diren zenbait emanaldi aipatuko ditugu agenda txokoan.
MORE INFO:
http://www.myspace.com/ukabill
http://promomusika.com/albisteak/?b=1
ENTZUN SAIOA:
2009-11-09
LOS STUPEFACTOS... Olatuak eta surfa!
MORE INFO:
2009-11-03
Adi Belarriak... BERTSIO GAUA II
Kasu. Adi belarriak!!!!
Euskal musikagintzaren bidezidorretatik barna Bide Okerra aurrera darrai etengabean. Zuzeneko elkarrizketak alde batera utzi eta BERTSIO GAUAri ekingo diogu saio berri bat burutuz. Pasaden Bertsio Gauean (http://bideokerretikzuzen.blogspot.com/2009/10/bertsio-gaua.html) 60, 70, eta 80 bakarlari eta goizkantariak rock eremuetara ekarri genituen, kantu batek izan ditzakeen moldaketak eta aldaerak azaleratuz. Gaur gauean berriz Euskal Rock musika taldeak, Euskal Rock musika taldeei eginiko bertsio eta moldaketak izanen dira protagonista bakarrak. Kantu zerrenda itzela osatu dugu, eta segur aski, beste saio bat egiteko materiala izango dugu datozen hilabeteetan.
Honatx entzungo denaren izebergaren punta….
Erruduna (Ruper Ordorika – Danba)
Oker Nago (Kortatu – The Solanos)
Marea Gora (Itoiz – Koma)
Homo Homini Lupus (Beti Mugan – Sagarroi)
Neu Onena (Jotakie - Captain Nemo)
Ehun Ginen (M-Ak – Kortatu)
Hilzori II (Itoiz – Zea Mays)
Armiarma Sarea (Bap – Nuuk At)
Demokrazia (Eskoria-tza – Soziedad Alkoholika)
Dena Ongi Dabil (Zarama – Potemkin)
Ikusi (Delirium Tremens – Eraso)
Egunsentian (Kuraia – The Sparteens)
Itxoiten (Negu Gorriak – Desoreka)
Aitarik Ez Dut (Errobi – Negu Gorriak)
Rock&Rolla Batzokian (Herzainak – Platero Y Tu)
….
ENTZUN SAIOA edo DESKARGATU
Descargar mp3
2009-10-26
R taldea elkarrizketatuko dugu!
Aste honetako irratsaioan Andoaingo R taldea izanen dugu studioan gonbidatu bezala. “Uneak” (Bonberenea Ekintzak 09) diskoa argitaratu berri dela eta, zuzeneko elkarrizketa egingo dugu gaueko 21:00 aurrera. Saioaren lehen zatian, maketak eta disko berriak jarriko ditugu, eta bigarren zatian berriz, R taldeko kideekin batera ezagutuko dugu disko berria.
http://bonberenea.com/R-uneak.html
ENTZUN SAIOA:
Descargar mp3
2009-10-20
METRALLETA eta DISKOIRAA. Split EPa aurkezten
EGURRA!!!
Abiadura, ostia txarra eta zapatilla aste honetako irratsaioaren osagarri nagusiak izanen dira. Zaratazarautz kolektiboko bi musika talde gonbidatu ditugu estudiora argitaratu berri duten Split EPa aurkeztera. Alde batetik METRALLETA taldea. Biniloaren beste aldean berriz, DISKOIRÄÄ banda. Power biolentzia, Hardcore azkar eta Punk zikinaren zaletuentzako ezinbesteko hitzordua!!!! Entzumen sentibera, ahul, makal, pattal, mengel, erkin, edota eskasentzako gomendagarria ez den saioa!
http://www.mundurat.net/diskoiraa/
http://www.mundurat.net/zaratazarautz/6/
http://www.mundurat.net/zaratazarautz/