Aste honetako irratsaioan Bilboko LOAN talde izango dugu protagonista nagusia. Erritmo ilunak, intentsitatez beteriko doinuak, zarata, ekaitz eta barealdi, Stonerra, Sludge Rocka, Doom Metala, Psykodelia …Kobazuloetan eginiko saiakerak izango dira gaurkoak “Hontziria” diskoa aurkeztearekin batera. Diskoa, 2009ko maiatzean argia ikusi bazuen ere, askotan egunerokotasunak irentsi egiten gaituen musikaren errepide honetan. Alta, inoiz ez da berandu pasaden urteak eman duen disko interesgarrienetariko bat ezagutzeko.
Aste honetako zuzeneko elkarrizketan, SextySexers taldearen disko berria ezagutzeko aukera izanen dugu. Berako taldeak “Hero Mantra” izeneko diskoa ekarriko du besapean, mundu mailako Volcom Entertainment diskoetxean argitaratua. Rockanrrolaren Samuraiak bueltan dira Txolarre irratiko estudioetara: “Iluntze berri baten bila” diskoa aurkezten izan ziren duela zenbait urte, eta asteazken honetan berriz ere eginen digute bisita. Plazer bat. Elkarrizketa 9-etan abiatuko dugu, saioaren lehen ordua SextySexers taldeari eskainiko diogularik osoki. Irratsaioaren bigarren zatian berriz, azken asteetan kaleratu diren zenbait disko eta maketa entzuteko parada izango dugu, asteburuko agenda errepasatzearekin batera.
* Ezin amaitu iruzkin hau, DES-KONTROL taldeari gure atxikimendua, babesa eta sostengua adierazi gabe. Kolpe eta mehatxu guztien gainetik, aurrera begira!
Bide Okerretik Zuzen! berriz ere uhinetan… 2010ari martxa hartzea kosta egin zaigu, eta pasaden asteazkenean burutu genuen urteko lehen saioa. GOSE taldea izan genuen gaueko protagonista, disko Gorria kaleratu dutela aitzakia hartuta. Elkarrizketa pasaden abenduan grabatua izan zen Arrasateko Shot! Estudioetan, eta bertan, taldeko hiru kideak batu ziren: Iñaki, Ines eta Osoron. Grabaketaren soinu kalitatea handia ez bada ere, elkarrizketak duen interesagatik erabiltzea deliberatu dugu. Musikaren GOSE bazarete….On egin!
Honatx 2009ak eman duena… 2010a abiatu berri den honetan, atzera begira egin eta 2009an zehar egin ditugun irratsaioen bilduma osatu dugu. Gure webgunean entzungai dituzue zenbait irratsaio, bai eta elkarrizketa zaharragoak ere. Urtarrilaren 13 asteazkenez ekingo diogu denboraldi berriari Euskal Herriko entsegu lokaletan egosten ari denaren bozgorailu izateko asmotan. Gogor sakatuko dugu azeleragailua lehen saio hauetan, eta bide horretan besteak beste, Loan, Berri Txarrak, SextySexer, Sermond´s edota Anger igaroko dira gure estudioetatik.
Durangoko liburu eta disko azokatik bueltan, DES-KONTROL taldearen disko berria ezagutzeko aukera izango dugu gaur gatean. Aurrez grabaturiko elkarrizketa bat profitatuz, “Aurrera begira” diskoa aurkeztuko dugu, eta bide batez, Arrasateko taldearen inguruko albiste eta berriak ere aipatuko ditugularik. Gainera, Azokan eskuratu ditugun diskoak entzuteko aukera izanen dugu ere. Euskal Herriko musikaren errepidetik… Fite, abiadura bizian!!!
Gaur gaueko saioan, Durangoko Liburu eta Disko Azokarako kaleratu diren diskoen errepasoa eginen dugu, argitaratu berri diren ekoizpenak ezagutuz. Guztira 25 disko inguru entzuteko parada izango dugu, autoekoizpenak eta diskoetxeen argitaralpenak tarteko.Musika krisian omen dagoen garai nahasi hauetan, inoiz baino disko gehiago kaleratzen direlako…Musika sorkuntza krisian ez dagoelako. Gaueko 21:00etatik aurrera, FM-aren uhinetan eta internet sarean barna.
Aste honetako zuzeneko elkarrizketan, U.K. Bill taldearen disko berria ezagutzeko aukera izanen dugu. Añorgako taldeak “Paradisu Sekretua” izeneko diskoa ekarriko du besapean, Añorghetto zigilu autoekoiztuan argitaratua. Irratsaioaren lehen zatian, azken asteetan kaleratu diren zenbait disko eta maketa entzuteko parada izango dugu, eta saioaren bigarren zatian ekingo diogu elkarrizketari. Saioaren azken txanpan berriz, asteburuan izango diren zenbait emanaldi aipatuko ditugu agenda txokoan.
Asteazken honetan Hondarribiko LOS STUPEFACTOS taldea izanen dugu Txolarre irratiko estudioetan disko berria aurkezten zuzeneko. Psilocybina Records diskoetxeak kaleraturiko “Psilocybenean” diskoa ezagutuko dugu taldekideen laguntzaz ordubete inguru iraungo duen elkarrizketa mamitsuan. Surf-rock musika eta loredun alkandoren itsaso zabalean murgilduko gara doinu instrumentalak nagusituko diren gauean.
Kasu. Adi belarriak!!!! Euskal musikagintzaren bidezidorretatik barna Bide Okerra aurrera darrai etengabean. Zuzeneko elkarrizketak alde batera utzi eta BERTSIO GAUAri ekingo diogu saio berri bat burutuz. Pasaden Bertsio Gauean (http://bideokerretikzuzen.blogspot.com/2009/10/bertsio-gaua.html) 60, 70, eta 80 bakarlari eta goizkantariak rock eremuetara ekarri genituen, kantu batek izan ditzakeen moldaketak eta aldaerak azaleratuz. Gaur gauean berriz Euskal Rock musika taldeak, Euskal Rock musika taldeei eginiko bertsio eta moldaketak izanen dira protagonista bakarrak. Kantu zerrenda itzela osatu dugu, eta segur aski, beste saio bat egiteko materiala izango dugu datozen hilabeteetan. Honatx entzungo denaren izebergaren punta…. Erruduna (Ruper Ordorika – Danba) Oker Nago (Kortatu – The Solanos) Marea Gora (Itoiz – Koma) Homo Homini Lupus (Beti Mugan – Sagarroi) Neu Onena (Jotakie - Captain Nemo) Ehun Ginen (M-Ak – Kortatu) Hilzori II (Itoiz – Zea Mays) Armiarma Sarea (Bap – Nuuk At) Demokrazia (Eskoria-tza – Soziedad Alkoholika) Dena Ongi Dabil (Zarama – Potemkin) Ikusi (Delirium Tremens – Eraso) Egunsentian (Kuraia – The Sparteens) Itxoiten (Negu Gorriak – Desoreka) Aitarik Ez Dut (Errobi – Negu Gorriak) Rock&Rolla Batzokian (Herzainak – Platero Y Tu) …. ENTZUN SAIOA edo DESKARGATU Descargar mp3
Aste honetako irratsaioan Andoaingo R taldea izanen dugu studioan gonbidatu bezala. “Uneak” (Bonberenea Ekintzak 09) diskoa argitaratu berri dela eta, zuzeneko elkarrizketa egingo dugu gaueko 21:00 aurrera. Saioaren lehen zatian, maketak eta disko berriak jarriko ditugu, eta bigarren zatian berriz, R taldeko kideekin batera ezagutuko dugu disko berria.
EGURRA!!! Abiadura, ostia txarra eta zapatilla aste honetako irratsaioaren osagarri nagusiak izanen dira. Zaratazarautz kolektiboko bi musika talde gonbidatu ditugu estudiora argitaratu berri duten Split EPa aurkeztera. Alde batetik METRALLETA taldea. Biniloaren beste aldean berriz, DISKOIRÄÄ banda. Power biolentzia, Hardcore azkar eta Punk zikinaren zaletuentzako ezinbesteko hitzordua!!!! Entzumen sentibera, ahul, makal, pattal, mengel, erkin, edota eskasentzako gomendagarria ez den saioa! http://www.mundurat.net/diskoiraa/ http://www.mundurat.net/zaratazarautz/6/ http://www.mundurat.net/zaratazarautz/
Asteazkenero lez, Bide Okerra hartuko dugu beste gau batez Euskal Herriko rock musikaren errepidean pneumatikoak erretzeko. Gaurkoan, asteburuko agendari so eginen diogu lehen orduan, bigarren zatirako aurrez grabaturiko elkarrizketa bat jarriko dugularik. BIOK taldearen “Gaur ez da dena grisa” (Baga-Biga musika ideiak) diskoa aurkeztuko dugu telefono bidez buruturiko elkarrizketa mamitsuan.
* Zure taldearen musika gure irratsaioan jartzea nahi baduzu, igorri zure maketa edo
diskoa helbide honetara: (Hasi zaizkigu diskoak iristen, laster jarriko ditu saioan, mila esker zinez)
Pasaden asteko denboraldiko lehen saioa burutu eta gero, honakoan, INORENERONI taldearen estudioko azken diskoa ezagutuko dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Okene Abrego taldeko abeslariak “Fosbury” diskoaren ingurukoak kontatuko dizkigu Txolarre Irratiko estudioetatik zuzeneko elkarrizketan. Hortaz aparte, disko berriak, albisteak, eta asteburuko agenda izango dugu saioaren azken zatian.
* Zure taldearen musika gure irratsaioan jartzea nahi baduzu, igorri zure maketa edo diskoa helbide honetara:
TXOLARRE IRRATIA (BIDE OKERRETIK ZUZEN saioa)
Sakabanatua 5
20270 Anoeta (Gipuzkoa)
ENTZUN SAIOA ZUZENEAN: ASTEAZKENERO: Gaueko 21:00 – 23:00
FM BIDEZ: Tolosaldean 107,5 eta 102,10
INTERNET BIDEZ: http://www.txolarre.org
Bueltan gara!!! Beste denboraldi batez, Euskal Herrian egiten den rock musikaren erakuslehio izateko asmoz sortu zen irratsaioa abian jartzen da! Motorra bero dago eta depositoa gasolinaz lepo... Lehen saioan, udaran argitaratu diren diskoei errepaso emango diogu, bai eta, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara begira argitaratu diren azken ekoizpenak ezagutuko ditugu.
*Gune berria jartzen dugu abian, gure betiko orria Blogger-eko adixkideek blokeatu baitigute. Apurka-apurka igoko ditugu irratsaio zaharrak. Bitartean, izan untsa!
Gaur gaueanEUSKAL HERRIA ZUZENEAN jaialdiari buruzko saio monografikoa burutuko dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Uztailaren, 3, 4 eta 5an ospatuko den jaialdiaren berri osatua izango dugu bi ordu iraungo dituen saio monografikoan.
EUSKAL HERRIA ZUZENEANekimeneko antolatzaile batekin egin dugu hitzordua saioaren lehen zatirako.Eneritz Zabaletaizango dugu gurean jaialdiaren inguruko datu eta albisteekin. Berarekin batera ezagutuko ditugu, aurtengoan Heletan ospatuko den EHZ jaialdiaren 14. edizioko datu guztiak. Egitaraua egunez egun, parte hartuko duten musika taldeak, ordutegiak, guen ezberdinak bitxikeriak….
Bigarren zatian gainera, zuzeneko koneksioak egingo ditugu pate hartuko duten zenbait musikari lagunekin….Besteak beste, telefono bidez sartuko diraCHE SUDAKA taldeko kideak, WILLIS DRUMMOND, ZURA, FIACHRAS….
2009-06-23
Gaur gauean HATORTXU ROCK elkartasun jaialdiari buruzko saio monografikoa burutuko dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Ekainaren 19, 20 eta 21an ospatuko den jaialdiaren berri osatua izango dugu bi ordu iraungo dituen saio monografikoan.
HATORTXU ROCK ekimeneko antolatzaile batekin egin dugu hitzordua saioaren lehen zatirako. Endika Alonso izango dugu gurean jaialdiaren inguruko datu eta albisteekin. Berarekin batera ezagutuko ditugu, Euskal Herrian inoiz burutu den musika ekimen handiena izango den jaialdiaren barneko tripak. Egitaraua egunez egun, parte hartuko duten musika taldeak, ordutegiak, guen ezberdinak bitxikeriak….
Bigarren zatian gainera, zuzeneko koneksioak egingo ditugu pate hartuko duten zenbait musikari lagunekin….Besteak beste, telefono bidez sartuko dira Doctor Deseo taldeko Francis, Juan Sangre Ekon-Governors, Jon Akatu, FernandoReincidentes, Kerobiako Xabier, Aiora Zea Mays, Fran Hesian, Auo Etsaiak, XabiKaotiko, Lander LOR, RIP taldeko Txerra…
Gaur gaueko irratsaioan kaxoian gorderik izan ditugun diskoei hautsa kenduko diegu eta nobedade eta disko berriei eginen diegu leku gaueko 9etatik aurrera. Berriki argitaratu diren diskoak izanen dira gaurko protagonistak, bai eta Durangoko azokak utzi zizkigun dozenaka erreferentzi ere.. euskal musikaren errepidean beti ere, eszena lokalaren alde. Igo bolumenaren botoia zeruraino, eta gozatu bertako musikaz. Pasaden astean egin genuen gure lehen bertsio gaua... Izanen dira bertsio gau gehiago: Aurrera begira Euskal Herriko Rock taldeak Euskal Herriko rock taldeei eginiko bertsioak eta Euskal Herriko musika taldeek atzerriko taldeetatik hartu dituzten kantuak bilatzen eta prestatzen ari gara. Norbaitek proposamenik badu: bideokerretik@gmail.com helbidean gustura hartuko ditugu bertsioen zerrendak.
Gaur gauean, bertsio gaua izanen dugu BIDE OKERRETIK…ZUZEN! Irratsaioan. Gaueko 21,00etatik aurrera Euskal Herriko musika talde eta bakarlariak izanen ditugu protagonista bi ordu iraungo dituen saio monografikoan. Gurean, Euskal Herriko musika eszenan, ohikoak dira kantuen moldaketak, askotan, benatako jatorria ere ahantzi egiten dugularik. Gaurko saioan 70. Hamarkadaren inguruan sorturiko kantuak izanen dira protagonista nagusi, baino batez ere, kantu horien gainean rock musika ardatz hartuta egindako bertsioak entzunen ditugu. Kantu originalak eta bertsioak tartekatuko ditugu, kantu bakoitzaren jatorria azalduz eta bakoitzari berea emanez.
Horrela bada, Gontzal Mendibil, Antton Valverde, Imanol, Mikel Laboa, Oskorri, Urko, Pantxoa & Peio (edo Peio&Pantxoa), Xabier Lete, Irune&Andoni Argoitia, Bendito Lertxundi, Egan… bezalakoan kantu originalak entzungo ditugu.
Zentzu horretan, Ken Zazpi, Kloratita, Etsaiak, Morau, Banda Batxoki, Doctor Deseo, Leihotikan, Exkixu, Oliba Gorriak, Soziedad Alkoholika, Petti, RIP, Eñaut Elorrieta, Kanka, Lin Ton Taun, Sarkor…
Izanen dira bertsio gau gehiago: Aurrera begira Euskal Herriko Rock taldeak Euskal Herriko rock taldeei eginiko bertsioak eta Euskal Herriko musika taldeek atzerriko taldeetatik hartu dituzten kantuak bilatzen eta prestatzen ari gara. Norbaitek proposamenik badu: bideokerretik@gmail.com helbidean gustura hartuko ditugu bertsioen zerrendak.
Zure taldearen musika gure irratsaioan jartzea nahi baduzu, bidali zure maket edo diskoa helbide honetara:__________ TXOLARRE IRRATIA BIDE OKERRETIK ZUZEN saioa Sakabanatua 5 20270 Anoeta (Gipuzkoa)
Bide Okerretik Zuzen Euskal Herrian egiten den musikaren erakuslehio bezala sorturiko musika irratsaioa da.
2005 urtetik TXOLARRE IRRATIKO uhin libreetan aske, bertako musika eszena zabalduz.