2010-04-22

NATURAL PROJECT, ESKEMAK APURTUZ!


Bart gaueko irratsaioan Natural Project taldea izan genuen Txolarre irratiko estudioetan “Discontinuidad” (Auto-ekoiztua, 2010) diskoa aurkezten. Estanis Elorza (Ahotsa eta gitarra) eta Aitor San Sebastian (Bateria) taldekideek laukote andoaindarraren iragana eta oraina azaldu ziguten ordubete iraun zuen elkarrizketa mamitsuan. 1995. urtean sortu zen talde Natural Project, eta musikari aldaketa dezente izan ditu urte hauetan guztietan, musika norabidea ere garatu duelarik azken hamarkada honetan. Pop-rock doinuak, elektronika ukituak, eta batez ere dantza egiteko gonbita egiten duten kantuak bat egiten dute musikan ere ezarritako arauak apurtu nahi dituen talde honetan. Irratsaioaren bigarren zatian berriz, musika albisteak eta disko berriak izan ziren protagonistak.

MORE INFO:
http://www.myspace.com/naturalprojectmusic
http://www.naturalproject.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario