2010-03-09

ESNE ZOPAK... Esnea eta ogia!


Esne Zopak egiteko, bi osagai soilik behar dira: Esnea eta ogia. Eta kantu on bat egiteko berriz, beste bi: Trikia eta panderoa. Zergatik ez? Zertarako gehiago?. Askotan, bizi garen garai teknologiko hauetan, aurrerapenak, aro digitalak, post-produkzioak, ordenagailuak, Control C + Control V, edo makina eta tresna ezberdinek gainditu egiten gaituzte, gure benetako arima, soula, bidean salduz, galduz. Zuri beltzeko argazki zahar batek irudikatzen du Esne Zopak diskoaren azala. Horrelakoa du zaporea. Zaharra eta zuri beltzekoa. Lehen begi kolpearen atzean alta, giro tradizionalak aberastu daitezkeela erakusteko gai dira, DJ baten zertzelada eta marrazketa ederrekin tradizionala modernoa bilakatuz: Tradi-Modern.

Distortsioa, gitarra zorrotzak, bonbo bikoitzak, eta metal zoom pedalerak alde batera utzi eta trikia eta panderoa astinduko dute gaurko irratsaioa. Zentzu horretan, trikitilari zaharren mundua ezagutzeko parada ere izango dugu, hamaika istorio eta abentura gordetzen baitituzte “esnesaltzailearena” izeneko Disko-DVDko kantuak. Soinu txikia lagun, infernura eginen dugu bidai Bide Okerrean, kuatrolatas baten gainean.


More Info:

http://www.hotsak.com/denda/esne-zopak-esnesaltzailearena


No hay comentarios:

Publicar un comentario