2010-05-19

BIDE OKERRETIK ZUZEN!!! LAUROBA


Lauroba taldea izango da gaur gaueko protagonista Bide Okerretik Zuzen saioan. Berriki argitaratu dute “Egunarekin” (GOR zigilua) diskoa, taldearen iraupen luzeko bigarren lana, eta hori izango da gauean burutuko dugun elkarrizketaren ardatz nagusia. Utikan edota Hamaika Bide taldeetan jardun eta gero, Iker Lauroba (gitarra eta ahotsa nagusia) etxean kantuak sortzen hasten da, jolas baten modura, barneko musika arra asetzeko ideia bakarrarekin. Apurka, bakarka abiaturiko musika bidaia itxura hartzen joan zen, lauko taldea osatu, eta maketa bat kaleratu eta gero, lehen diskoa kaleratu zuten 2008an. Lan berri honek, “gauari gauarekin” diskoaren segida kontsideratu dezakegu. Ez bakarrik musikalki, (non eremu berriak ere sumatzen diren lan berrian), bai eta izenburuan ere, non “gauari gauarekin” eraso egin eta gero, “egunarekin” ere pop-rock musika gozo baino indartsuez astintzen duten.

More info:

http://www.myspace.com/lauroba


No hay comentarios:

Publicar un comentario