2009-05-27


Gaur gaueko irratsaioan kaxoian gorderik izan ditugun diskoei hautsa kenduko diegu eta nobedade eta disko berriei eginen diegu leku gaueko 9etatik aurrera. Berriki argitaratu diren diskoak izanen dira gaurko protagonistak, bai eta Durangoko azokak utzi zizkigun dozenaka erreferentzi ere.. euskal musikaren errepidean beti ere, eszena lokalaren alde. Igo bolumenaren botoia zeruraino, eta gozatu bertako musikaz.
Pasaden astean egin genuen gure lehen bertsio gaua... Izanen dira bertsio gau gehiago: Aurrera begira Euskal Herriko Rock taldeak Euskal Herriko rock taldeei eginiko bertsioak eta Euskal Herriko musika taldeek atzerriko taldeetatik hartu dituzten kantuak bilatzen eta prestatzen ari gara. Norbaitek proposamenik badu: bideokerretik@gmail.com helbidean gustura hartuko ditugu bertsioen zerrendak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario