2009-09-27

Bueltan gara......


Bueltan gara!!!
Beste denboraldi batez, Euskal Herrian egiten den rock musikaren erakuslehio izateko asmoz sortu zen irratsaioa abian jartzen da! Motorra bero dago eta depositoa gasolinaz lepo...
Lehen saioan, udaran argitaratu diren diskoei errepaso emango diogu, bai eta, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara begira argitaratu diren azken ekoizpenak ezagutuko ditugu.

*Gune berria jartzen dugu abian, gure betiko orria Blogger-eko adixkideek blokeatu baitigute. Apurka-apurka igoko ditugu irratsaio zaharrak. Bitartean, izan untsa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario